Submergence

Wim Wenders-ek zuzendutako pelikula honek hotz utzi nau, porrota hutsa ze hunkitzen saiatzen da unean-unean inungo konplexurik gabe. Itsas biologo batek, ez, ezin da esan, ozeanografoa, hori ezta ere, aukeratu dute biomatematiko hitza (ni biologoa naiz eta ez dut ulertzen izenari eman dioten misteriua) espioi batekin topo egiten du eta berehalako amodioren sua pizten da, biok ezustean harrapatzen. Pertsonaiak erabat sinesgaitzak iruditu zaizkit eta geopolitika mundiala gaizto eta onen kontua besterik ez izatea berriro ere, ba, nekagarria. Aukeratutako lekuak zoragarriak dira, hori bai, eta submarinoaren eta zuloaren paralelismoa ondo adierazita dago, neri klaustrofobia eman dit, behintzat. Heriotzari beldurrak lotu duena, gizasemeak ez dezala banandu.

Eg. Eder Ruiz