Something blue – Hu xi zheng chang (Zuzendari Berriak Saila)

Yunbo Li-ren pelikula honetan Txinaren hegoaldeko hiri batean, Cantonen zonaldean, gaur egungo lau gazteen bizipenak aurkezten dira. Hiria urbe erraldoia da, errepide, zubi, eraikin erraldoiekin eta jende txiki-txikiarekin. Pertsonaiak benetako pertsonak dira eta agertzen diren aktoreak, beraz bere bizitzako gorabeherak zinean sartzen dira, baina ez aparteko kontaketa batean ez baita dokumentala.

Woody Allen gogorarazten duten musika eta hasierako leloengatik sketch moduko eszena eta elkarrizketa labur eta arinen bitartez munduko edozein lekutako gazteen kezkak azaltzen dira, neska-mutiletan joatea, lanean jasan egitea, migratzea ala ez, bizitzari zentzua aurkitzea…baina, aldi berean, tokiko kutsuak han hemenka daude, otorduetako eszena pila, txinatar karaokea, aita-amaginarrebarekiko bazkaria, hitzorduak itsuka bikotea osatzeko… Eta hirugarren dimensioa ere badago, mundu globalizatu honen bizioak, batez ere azkar mendebaldetutako batenak, besteak beste, mobila beti esku artean, futbola (nahiz eta frantziar taldearekin joan Holandar kamiseta jantzita), rock kontzertuak eta kontsumismo izugarria kasu batzuetan.

Proposamen orijinala eta freskua iruditu zitzaidan hasieran, are gehiago, dibertigarria, agian iraupen erdia izango bazuen gustokoa izango nuen.

Iruzkin egilea: Eder Ruiz Múgica