Life and nothing more

Anonio Méndez Esparzak zuzendutako filmak, Estatu Batuetako ama afroamerikar eta bere seme nerabea ditu protagonistak. Aita gartzelan, ama lan da lan, suburbietako gaixotasun endemikoak, droga, delinkuentzia txikia, aukera gutxiak, injustizia sistemikoa… gehi matxismo eta nerabezaroren gorabeherak, dana isladatzea lortu du pelikulak, naturaltasunarekin eta estridentziarik gabe. Egoeraren deskribapena baino zerbait gehiago bada, ikuslea berak ere ezintasuna sentitzen du, amorrua mutilari gertatzen zaionarekin, eta bere amarekiko, mirespen osoa.

Tamalez, poliziako gehiegikerien berriak entzuten ditugunean, gazte hau bezalako biktimak egongo dira.

Eg.: Eder Ruiz