IONA (ZUZENDARI BERRIAK)

Eg. Eder Ruiz Múgica

Scott Graham, berriro lortu duzu, Shell pelikulak zoratu ninduen eta Iona-k ere hunkitu nau, bere edertasuna iraunkorra izango da eta eszena batzuk gogoan geratuko zaizkit. Iona, irla izeneko emakumea, erlijioz hartutako irlara bueltatzen da ihesean bere semearekin. Hortik ihes egin zuen bere garaian eta sentimendu guztiak berpizten dira, maitasuna, errua, enbidia eta une txiki batez bizipoza. Hasieran ixiltasun une luzeek saturatzen ninduten baina agian beharrezkoak dira sentimendu ixil eta bortitzak adierazteko. Segidan uzten dizuet klip bat, dendora izango dudanean azpitituluak jarriko dizkiot.

Iona