A STRANGER OF MINE / UNMEI JANAI HITO (2005)

Eg. Eder Ruiz Múgica

Komedia honek hasieran neskak mutikoa ezagutzen duenaren moduko dorama dela ematen du baina laister nahaste-borraste ederra bihurtzen da. Dorama erromantikoez barre egiten du pixka bat musikaz baliatuz eta umorearen ikutua, gidoiaz aparte, pertsonaien gertaera berari buruzko begirada kaleidoskopikoarekin osatzen da. Emaitza dibertigarria, nahiz eta nik metraje zatiak moztuko nituzkeen, nahiko borobila geratu zaie eta zinegelako giroa ona zen.

stranger_of_mine